Gamesa Fiberbladeko langileak greba mugagabea hasiko dute bihar

Guaixe 2008ko urriaren 27a

ELA sindikatuak jakitera eman digunez, Gamesa Fiberbladeko langileak bihar greba mugagabea hasiko dute. Protesta ekintza horrekin enpresak kanporatu duen langile bat berriro kontratatzea eskatuko dute langileek. ELAk zabaldutakoaren arabera enpresak langilea kanporatu du "aurten bajan 30 egun egoteagatik". Langileendako enpresaren erabakia "bidegabekeria" da eta horregatik erabaki dute greba mugagabea hastea.