Gazteei, maitasunaz eta biolentziaz

Guaixe 2008ko urriaren 28a

UGTko Gazteria Saileko arduradun Estibaliz Garciak azaldu zigunez, "sindikatuak ere halako gaiez ere hitz egin beharra" duela azaldu zuen. Estibalizek argitu zigunez "biolentziaren gaia aukeratu dugu gaztaroan hasten delako bikoteen bortizkeria. Datuek hala erakusten dute. Aurten hildako emakumeen ehuneko handi bat 30 urte baino gutxiago du". Jardunaldi horien bidez "erlazio sanoak" sustatu nahi ditu sindikatuak. Estibalizek esan zigunez "gaur egun gazteen artean arazoak gertatzen dira. Bikote harremanak berdintasunean hasten badira, etorkizuneko arazoak ekidin daitezke". Nafarroako Gazteria Institutuaren laguntzarekin antolatu zuen UGTko Gazteria Sailak jardunaldia. Tuteran eta Lizarran ere errepikatuko da. JardunaldiaIortia kultur gunean bildu ziren gazteek lehenik sindikatuak prestatutako gosaria dastatu zuten. Ondoren aretora sartu eta UGTko Gazteria Saileko Vanesa Jimenezen agurra jaso zuten. Hitza hartu zuen aurreneko hizlaria zuzenbidean lizentziatua den Ruth Iturbide izan zen. Ruth maitasunaz eta ikuspuntu ezberdinez aritu zen. Horretaz gain, historian zehar maitasunari buruz sortu diren mitoen errepasoa egin zuen eta haiek gaur egun nola eragiten diguten azaldu zuten. Horrekin batera, zenbait proposamen luzatu zituen. Ruthek hitz egin ondoren bikote harremanen eta biolentziaren inguruko bi film labur ikusi zituzten. Film indartsuak ikusi eta gero Merche Arzak hartu zuen hitza. soziologian eta gizarte lanean lizentziatua, 13 urtez Nafarroako Gobernuaren emakumeen harrera etxeko arduraduna izan zen. Bere esperientzia baliatuz tratu txarrak jasotako emakumeen eta hezkuntzatik landu daitezkeen alternatibez hitz egin zuen. Guztia tratu txarrak jasandako emakumeen historiak tartekatuz osatu zuen. UGTko Gazteria Sailaren jardunaldia Ana Fraileren hitzekin bukatu zen. Gobernu ordezkaritzako genero indarkeriako behatokiko zuzendaria da. Bere jardunak ikasleen parte hartzeari ateak ireki zizkion.