Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago zerbitzua eta, haren bidez, gaztetxoek sexualitateari buruzko informazioa eskuratzeko modua eskaini nahi du Gazteria Sailak. Horretaz gain, zerbitzu horrek gaztetxoek sexu-harremanez, gorputzaz, maiteminez edo dena delakoaren inguruan dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira. Gazteendako sexualitate aholkularitza hileko aurreneko asteartean eskainiko du bere zerbitzua, azarotik ekaina bitartean. Zerbitzua erabiltzen interesa duenak Gure Etxea eraikineandagoen Gazte Informazio Gunetik pasa beharko dute, 15:00etatik 17:00etara. Hara joatearekin nahikoa da, ez da aldez aurretik txanda eskatu behar, ezta ezer ordaindu behar ere. Joan ezin duenak telefono bidez ere kontsulta egin dezake, 948 564 785 telefonora hots eginez. Izargi zentroko sexu hezitzailea arduratuko da informazioa zabaltzeaz. Aurreko ikasturtean 62 gazteren kontsultak erantzun edo zalantzak argitu zituen. Haietatik 57 neskak ziren eta gainontzeko 9ak mutilak. Gaztedia Sailetik gazte altsasuarrei jakinarazi diete sexualitate aholkularitzak guztiendako ateak zabalik dituela. ZinegotziaAltsasuko Udaleko Gazteria sailak jakitera eman du hileko aurreneko asteazkenetan, 19:00etatik 20:15era bitartean, gazteria arloko zinegotzia Gazte Informazio Gunean izanen dela. Ordutegi horretan zinegotziari kontsulta, proposamen edo iradokizunak egin diezaiekete gazteek.