Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 16:30ean dute hitzordua Gamesako zuznedaritzak eta lantegiko enpresa batzordeko langileek. Mahai gainean langileen gehiengoa grebara eraman dituen arrazoiari konponbidea ematea izanen da. Jakina denez, asteartean greba mugagabea hasi zuten Gamesako langileen gehiengoak. Enpresak kanporatu duen langilea berriro kontratatzea eskatzen ari dira langileak neurri horrekin. Enpresa batzordeak jakitera eman digunez ekoizpenean ari diren 150 langileetatik 30 bat izanen dira hiru lan txandetan lanean ari direnak. Grebalariak enpresaren atean bilkurak egiten dituzte. Atzokoan, bestalde, protestaldia Altsasuko azokara eraman zuten.