TrenaFEVErendako eginen diren tren horietan, Sunsundegik ibilgailuaren kutxaren diseinuaz eta eraikuntzaz arduratuko dira, baita ekipo guztiak jartzeaz. CAF, bestalde, egituraren egiaztatzea, gurpilak eta engantxeak emanen ditu. Tren dieselak izanen dira, bina buru motor izanen dituztenak. Unitate bakoitzak 35 metro luze eta 2,55 metro zabali zianen ditu. FEVEko ordezkari batek esan zuenez trena "modernoa, lehiakorra, segurtasun handikoa, irisgarria, energia eraginkortasun handikoa" da. Sunsundegik teknologia berrienak jarriko dizkiete trenei. 120 km orduko abiadura hartuko dute eta Galizian, Asturiasen eta Gaztela-Leonen ibiliko dira. EpeakFEVEk aurreneko trena, prototipoa, martxoan jasoko du. Tren hori probaldia pasako du. Gainontzekoak tren enpresaren esku heldu den urteko bigarren erdialdean izan beharko dute. Asteazkeneko bilkuran FEVEko zuzendaritzako kideek prototipoaren ergonomia, aerodinamika eta bestelako ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Bestalde, FEVEko zuzendari nagusi Amador Robles Tasconek ez zuen zehaztu etorkizunean eskari berria eginen ote duten. Aldeek sinatutako kontratuan hitzartutako dozena bat trenez gain beste hamabi erosteko aukera jaso zen. SunsundeguiAltsasuko enpresako operazio zuzendari Jose Fernandezek adierazi zuenez, "estatuko autobus merkatuan %40ko jaitsiera eman da. Gure autobus sailak aurtengorako aurreikuspenak bete eginen ditu. 500 autobus inguru ekoitziko ditugu". Susnsundeguiko ordezkariak azaldu zuenez "heldu den urtetik aurrera produkzioa jaitsiko da, baina ezin da zehaztu zenbatean izanen den". Argitu zuenez FEVEren eskaerak krisia pasatzen lagunduko dio lantegiari, autobusen sailean aritzen direnak trenen sailean arituz, adibidez. Enpresan 303 langile ari dira lanean gaur egun. Sunsundeguiren ekoizpenaren %85 autobusak dira eta gainontzeko %15a trenak. Azken horretan bere bezero nagusia FEVE da. Autobusei dagokionez estatuan eta atzerrian saltzen ditu ibilgailuak, Europan batez ere, baina orain Dubaiko garraio publikoko enpresarendako 55 autobusen eskaera despeditzen ari dira.