Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urtean Altsasuko Udalak hainbat konponketa lan egin ditu udal hilerrian. Udaleko lanen taldea izan da konponketez arduratu dena. Aurrena, udaberrian egin zuten, kanpo santuko alde zaharrenean dagoen bide nagusia galtzada-harriz mugatu zuen. Horrekin batera argiteria berria jarri zuten. Horien ondoren bestelako lanak egin dira hilerrian. Esaterako, aipatutako bidearen zorua konpondu da eta euri urak jasotzeko estoldak jarri dira. Estoldak ere bide nagusiari paralelo diren beste zazpietan ere jarri dituzte. Kanposantuko sarrerako teilatua berritu eta paretak margotu ditu lanen taldeak. Hilerriko harresia margotu eta harriak ere garbitu dituzte.