Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AHT Gelditu! Elkarlanak jardunaldi horren antolaketarekin "asko hitz egin eta gutxi ezagutzen den egitasmo baten inguruan gizarte-, politika- eta hedabide-eztabaida sortarazteko helburuz" antolatu du. Guztia "gaur egungo egoera ekonomiko eta energetikoak zalantzan jarri duen oraingo garapen ereduaren markoan" kokatuta. AltsasunJardunaldiaren zatirik zabalena bihar Iruñean izanen dena bada ere, Altsasuko Iortia Kultur gunean gaur ere izanen da AHTri buruzko ekitaldia. 19:00etan hasita AHT-ren Nafarroako korridorearen berri eta egitasmo horrek Sakanan izanen duen inguruan arituko da antolakuntzako kide bat. Ordu erdi geroago hizketa-gaia Euskal Y egitasmoaren berri emanen dute. Altsasuko jardunaldia Gaztela-Leongo egoeraren berri emanez despedituko da. Trenbidearen Aldeko Plataformako kide den Jose Fermin Rozasek haien erkidegoan "abiadura handiko trena eta ohiko trenaren desagerpenaren" inguruan ariko da hizketan.