Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Gazteei hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahian" Kima euskara taldeak sortutako batixabi jokoa atzera bueltan da. 20. jokaldiarekin ekin dio bere laugarren ikasturteari. Oraingo honetan Kimak bederatzi hitz multzo egoki kokatzea eta esaera zahar bana agerian uztea proposatu zuen. Kimak jakitera eman duenez, 151 parte-hartzaile izan dira aurreneko jokaldi horretan eta jokoak "sekula izan duen ikasturte hasiera onena" gisa definitu du. Antza, jokalari gehienek esandi multzoak egoki kokatu dituzte. Haien artean zozketa egin eta MP4 saria Altsasun gelditu da. Gaztezulo aldizkariaren harpidetza bana Altsasuko eta Lakuntzako gazte banak jasoko dute.