Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Grebalarien ordezkariak eta Gamesako zuzendaritzak atzo aurreneko hartu emana izan zuten. 16:30ean hasi zuten bilera gauerdira arte iraun zen. Enpresa batzordeko kide batek aditzera eman digunez, "zuzendaritzaren aldetik mugimendu batzuk izan ziren baina ez zen ezer zehaztu". Aldeak gaur eguerdirako zeuden, atzera ere, hitzartuak, baina zuzendaritzak gaia aztertzeko denbora pixka bat gehiago eskatu omen du eta zenbait orduz bilera atzeratu da. Enpresa batzordeak jakitera eman digunez ekoizpenean ari diren 150 langileetatik 30 bat izanen dira hiru lan txandetan lanean ari direnak. Grebalariak enpresaren atean bilkurak egiten dituzte.