Hodei Mazkiaran Manchesterren, munduko onenen artean

Guaixe 2008ko azaroaren 3a

Pistako Txirrindularitzako Munduko Kopako lehen probak Manchesterren bildu zituen munduko pistardik onenak, pasa den asteburuan. Bertan lehiatu zen, besteak beste, Hodei Mazkiaran altsasuarra. Keirin modalitatean, lehen kanporaketan kale egin eta gero, bigarren aukera edo errepeskara itxaron behar izan zuen aurrera egin ahal izateko. Finalerditaraino iritsi zen Altsasukoa. Bertan lortutako bosgarren postuak sailkapen nagusiko 9. postuan utzi zuen. François Pervis frantziarrarendako izan zen lehen postua. Larunbatean, abiadura proban, ez zuen bere helburua lortu Altsasuko gazteak. 20.a geratu zen lehen kanporaketan, 200 metrotan, eta, beraz, ez zuen lehen kanporaketa gainditu. Maila ona Nazioarteko Keirin probanEz ziren horrekin amaitu Hodei Mazkiaranen asteburuko lanak. Izan ere, Munduko proba Manchesterren bertan probestuz, Nazioarteko Keirin proba antolatu zuten antolatzaileek Mancheterren. Modalitate horretako zenbait izar faltan izan baziren ere, ikuskizun ederra eskaini zuten pistardek. Crampton izan zen denetan onena, Ross Edgar eta Ptacknicken aurretik. Hodei Mazkiaran bosgarrena izan zen lehen kanporaketan eta laugarrena repeskan. Beste behin ere, agerian utzi zuen kirol horretarako gaitasun ezin hobeak dituela. Horri nazioarteko probetan hartzen ari den esperientzia gehituta, etorkizun oparoa aurreikus dakioke altsasuarrari. Munduko bigarren proba MelbournenPistardek begi bistan dute Munduko Kopako bigarren proba. Melbournen, Australian izanen da bi aste barru, azaroaren 20tik 22ra. Espainiako hautatzaile Salvador Cabeza de Vacak adierazi zuenez, "ez dago erabakita zein pistardek osatuko duten taldea. Egunean eguneko lanak eta emaitzek erabakiko dute hori".