Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Barandiaranek bere aurreneko ipuin liburua, Mundu txikia, 2005ean argitaratu zuen. Bere argitaletxeak, Susa, oraingoan liburua internetera igo du, edozeinek edonondik, Albertoren lana irakurtzeko modua izan dezan. Hamalau narrazio laburrez osatutako liburua da hori. Hamalau istorio eguneroko bizitzako gauza txiki, xume eta gehiegikeriarik gabekoei begira, edozeinek ezagutu edo bizi izan dituenak. Horiek dira idazle altsasuarrak bere lanean bildu zituenak.