Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak deituta ezabaketa-kalejira egin zuten 30 bat pertsonek. Trikiti doinuak lagun zutela Gaztetxetik abiatu ziren 7:20 aldera eta herrian barna ibili ziren. "Euskaraz" zioten pegatina handiak jarri zituzten haien ibilbidean opatu zituzten hainbat tokitan. Ibilbidea despeditzean, gaztetxean, euskarak gaur egun bizi duen egoeraren irakurketa egin zuten eta auzatea izan zen. Altsasuko EHEren kalejira eragileak Euskal Herri mailan antolatutako Ezabaketa Astearen barruan kokatutako hainbat ekintzetako bat izan zen. Aste horren bidez, talde euskaltzaleak "hizkuntz eskubideen zapalkuntzaren adibideak agerian utzi eta horiek posible egiten dituzten politikak" salatu nahi zituen.