Sociedad Deportiva Alsasuak ohiko batzarra deitu du

Guaixe 2008ko azaroaren 11

Sociedad Deportiva Alsasuak ohiko batzar orokorrera deitu ditu bere bazkideak. Batzarra ostiralean izanen da, azaroaren 21ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Lehen deialdia 19:00etarako egin dute, eta bigarrena 19:30erako. Batzarreko gai zerrenda ondokoa izango da: aurreko saioaren aktaren irakurketa eta onarpena; kontuen irakurketa eta onarpena; kirol ekonomi balantzea; egitarau, kideen kuotak eta aurrekontuen onarpena; eta galde eskeak. Batzarrean parte hartzeko gonbita egin du Sociedad Deportiva Alsasuak.