Abiadura handiko trenari buruzko informazio jardunaldiak

Guaixe 2008ko azaroaren 11

AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta asteburuan Nafarroako Abiadura Handiko Trenbideari (AHT) buruzko bigarren informazio jardunaldiak egin dira. Jardunaldien egoitzetako bat Altsasu izan zen. Aurreko ostiralean hogei bat pertsonek parte hartu zuten jardunaldi horietan. Hego Euskal Herriko ibilbideen eta haien eraginen berri jaso zuten bildutakoek. Horretaz gain, Ekologistak Martxan taldeko garraio arloko estatuko arduradun Paco Segura ere Altsasun izan zen. Ingurumenean, gizartean, ekonomian eta lurraldean AHT-k izanen duen eragina azaldu zuen hizlari madrildarrak. Gaur egun martxan dauden AHT-ko ibilbideek izan zituen ondorioak errepasatu zituen. Baita administrazioek garraiobide mota hori garatzeko duten asmoa ere. Ingurumen jasangarritasunetik eta gizarte berdintasunaren ikuspuntutik alternatibak ere proposatu zituen hizlariak.