Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autonomiako 2. mailako Senior mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian, Altsasu Juniorrak (lehen multzoan) eta Altsasu Beteranoak (bigarren multzoan). Asteburuan seigarren jardunaldia zegoen jokoan eta bi taldeek etxean jokatu zuten. Aurreko asteburukoa errepikatu zen, Altsasu Gazteak taldeak galdu baitzuen eta Beteranoak irabazi. Hala ere, Altsasu Gazteak taldeak itxura askoz hobea eman zuen. Zehazki esanda, Altsasuko Gazteak taldeak 53-57 galdu zuen, oso gutxigatik, Larraona taldearen kontra. Autonomiako 2. Mailako lehen multzoko liderra Toki Ona taldea da, 12 punturekin. Altsasu Gazteak azkena da, seigarrena, 6 punturekin. Larunbatean Etxabakoitzen jokatuko du Altsasu Gazteak-ek, Etxebakoitzen kontra, 20:15etik aurrera. Eta bigarren multzoan, Altsasuko Beteranoak taldeak 90-71 hartu zuen menpean Lekarotz. Autonomiako 2. Mailako bigarren multzoko liderra San Juan taldea da, 12 punturekin. Altsasu Beteranoak hirugarrenak dira, 6 punturekin. Larunbatean Repuestos Gali taldearen kontra ariko dira Beteranoak, 16:15etik aurrera lehengoen etxean.