Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearte goizean bilera izan zuten Ebroko Ur Konfederazioko, Sepronako eta Ingurumen Departamentuko teknikariek Altsasuko Udaleko ordezkariekin eta Kuwait Petrolium enpresako ordezkariekin. Enpresa horrek Altsasun duen gasolindegiaren egoera eta erregaien isurketen inguruan aritu ziren.Gasolindegia kudeatzen duen Kuwait Petrolium enpresak hura goitik behera berritzeko asmoa du, eta berrikuntzaren bidez eman nahi diote azkena isurketen arazoari.Udalak, aldiz, jakinarazi die ez dela berrikuntza lanak bukatu arte zain egongo, eta kutsadura arazoei konponbidea jarri behar zaiela luzapenik gabe. Hortaz, bi aldeek aurki biltzeko konpromisoa hartu dute.Bilkura horretan Kuwait-Petroleum-ek egin beharreko berrikuntzez ariko dira. Udalak enpresari konpromiso zehatzak eskatu nahi dizkio, esaterako gasolindegi ondoko eta azpiko lurrak kutsatuta ote dauden aztertzeko eta, hala balitz, ordezkatzeko. Udalak enpresari luzatu nahi dion beste eskaera da "erreka lehenera eramatea da, Gasolindegia ezarri aurretik Errekalde erreka bizia zelako". Bestalde, udalak argi adierazi dio Kuwait-i "ez duela isurketa gehiago onartuko".Udal ordezkariaren esanetan, Kuwait enpresakoek neurriak hartzeko prestutasuna eta jarrera irekia agertu dute.