Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, ostiral gauean hasiko da Sociedad Deportiva Alsasua Afizionatuen Erremonte Torneoa. Gaurtik aurrera, bada, Burunda pilotalekuan erremonteaz gozatzeko aukera izanen da ostiral gauero. Jakina denez, Altsasun erremontearekiko zaletasun handia dago eta erremontista handiak izan dira - egun Remonteberri enpresako intendente den Kike Elizalde eta haren sendikoak, Elizaldetarrak, Plazabona, Urteaga, edo egun erremonte profesionalean aritzen den Xabi Gorriz, esaterako - eta zaleek oso gustura hartuko dute primerako erremonte torneoa Altsasun bertan lehian ikusteko aukera. Sei biko lehiatuko dira Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako torneoan, bi multzotan banatuta. A multzoan Ezkurra-Urrutia (Euskal), Pascual-Saldias (Euskal) eta Arza-Iriarte (Sociedad Deportiva Alsasua) bikoteak izango ditugu, azken hauek lehiatuko diren sakandar bakarrak. Eta B multzoan Retegi-Zubeldi (Euskal), Antxordoki-Paris (Euskal) eta Isatxi-Barrenetxea (SDA Galarreta) bikoak. Multzo bakoitzaren barruan ligaxka jokatuko da, eta guztiek finalerdietarako sailkatu nahi izango dute. Finalerdiak abenduaren 5ean jokatuko dira eta final handia abenduaren 12an. Aipatu torneoaren barruan, gaur, 22:00etatik aurrera, Burunda pilotalekuak ondoko erremonte partidak hartuko ditu: Arza-Iriarte / Ezkurra-UrrutiaIsatxi-Barrenetxea / Retegi-Zubeldi