Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtebeteko atsedenaldiaren ondoren, Oscar Guerrero altsasuarra txirrindularitza profesionalera itzuliko da. Ampo-Contentpolis taldeak eman dio horretarako aukera.Talde KontinentalaOrain arte Contentpolis-Murcia taldea zenak 2009. urterako Ampo enpresa hartu du bigarren babesletarako. 2006an sortu zen Murtziako txirrindulari talde kontinentala eta 2008an Kontinental Profesionalera egin zuen salto. Bigarren babesle honi esker, talde kontinentalak datorren urtean errepidean jarraitu ahal izanen du eta sendotu eginen da, bai ekonomikoki, bai kirolari dagokionean ere.Ampo enpresaren babesak itxura berria emanen dio Murtziako taldeari. Berarekin batera sartu da taldean Oscar Guerrera altsasuarra kirol zuzendari postuan. Horretaz gain, lau txirrindulari gaztek egin dute lekua taldean: Aitor Perez Arrieta (Extremadura), Dioni Galparsoro (Euskaltel-Euskadi), Mikel Gaztañaga (Agritubel) eta Gorka Izagirre (Seguros Bilbao) goierritarrek. Hain zuzen ere Goierrin dago Ampo fabrikaren egoitza. Taldeko zuzendari Manuel Lopezek eta manager Jose Antonio Ortuñok erabakiko dute gainerako plantilla. Itxuraz, hein handi batean orain arteko taldearekin jarraituko dute. Manuel Vázquez, Adrián Palomares, Julián Sánchez eta Manuel Calvete dira taldeko izar nagusiak. Esperientzia handiko kirol zuzendariaKirol zuzendari kargua ez da berria Oscar Guerrerorendako. Urtetan Sakanako Rural Kutxako afizionatuen taldea zuzendu ondoren, 2005ean profesionaletara egin zuen salto, Kaiku taldearekin. Emaitza onak lortu zituen altsasuarraren taldeak, baina kirolaz gaindiko interesengatik merezi baino leku txikiagoa lortu zuen nazioarteko lasterketetan. Horrek eta txirrindularitzak bizi zuen garai txarrak babeslerik gabe utzi zuen taldea 2006. urtearen amaieran. Fuerteventura-ren babesarekin jarraitu zuen 2007. urtean. Baina, atzera ere, kirol honek bizi dituen une zailak egindako denboraldiak baino gehiago balio izan zuen. Babeslerik ezak, talderik gabe utzi zuen Oscar Guerrero.Urte hauetan guztietan, asko izan dira altsasuarraren zuzendaritzapean laster egin duten sakandarrak. Jorge Azanza altsasuarra eta Pablo Urtasun eta Iker Flores urdiandarrak haren aginduetara aritu ziren lanean.