Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autonomiako 2. mailako Senior mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian, Altsasu Juniorrak (lehen multzoan) eta Altsasu Beteranoak (bigarren multzoan). Asteburuan zazpigarren jardunaldia zegoen jokoan eta bi taldeek etxetik kanpo jokatu zuten. Ez zuten zorterik izan eta bi talde altsasuarrek galdu egin zuten, hori bai, tarte txikiarekin. Zehazki esanda, Altsasuko Gazteak taldeak 72-62 galdu zuen, hamar tanto eskasengatik, Etxabakoitz taldearen kontra. Autonomiako 2. mailako lehen multzoko liderra Toki Ona taldea da, 14 punturekin. Altsasu Gazteak azkena da, seigarrena, 7 punturekin. Igandean etxean jokatuko du Altsasu Gazteak-ek, Zelandin, sailkapenean laugarrena den Amaia taldearen kontra, 12:00etatik aurrera. Eta bigarren multzoan, Altsasuko Beteranoak taldeak 59-63 galdu zuen Repuestos Galiren kontra, soilik lau puntuko aldearekin. Autonomiako 2. mailako bigarren multzoko liderra San Juan taldea da, 12 punturekin. Altsasu Beteranoak hirugarrenak dira, 7 punturekin. Asteburuan etxean jokatuko dute Altsasu Beteranoak, Zelandin, San Juan liderraren kontra.