Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko Kopako bigarren kanporaketa Melbournen bildu ditu pistako txirrindulari onenak. Gaurtik larunbatera arte, bertan egonen da, besteak beste, Hodei Mazkiaran altsasuarra. Taldekako abiadura proban parte hartuko du Altsasuko txirrindulari gazteak, Pablo Galan eta David Alonsorekin batera. Melbournen Manchesterreko lehen kanporaketan baina txirrindulariago gutxiago egonen direnez, postuak hobetzeko aukera izanen du Hodei Mazkiaranek. Baina, horretarako, noski, denbora onak egitea da garrantzitsua.