Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Dendarien Elkarteak aurten ere eguberrietarako egitarau berezia prestatu du. Kanpaina horren barruan dago Eguberrietako Haurrendako VI. marrazketa txapelketa. Lehiaketa horretan Altsasuko ikastetxeetako ikasleak eta Koldo Arnanz eta Itziar Nazabalen pintura eskoletako ikasleek parte hartu dezakete. Lehiaketara aurkeztutako marrazkiak abenduaren 10ean aztertuko ditu elkarteko kideek osatutako epai-mahaiak. Saritutako lanak elkartekoak diren hainbat dendatan ikusgai izanen dira eguberrietan. Sariei dagokienez, hiru maila daude eta bakoitzean hiruna sari banatuko ditu Altsasuko Dendarien Elkarteak. ZozketakEguberrien aurretik Altsasuko Dendarien Elkarteko dendaren batean erosketak egiten dituzten pertsonek txarteltxo batzuk beteko dituzte. Abenduaren 23ra arte izanen da horretarako aukera. Egun horretan bertan bildutako txartel guztiak batu eta zozketa eginen dute elkarteko arduradunek. Hiru sari izanen dira. Alde batetik, Donostiako talasoterapia batean bi pertsonarendako abonu bikoitza. Bestaldetik, gabonetako saski ederra. Eta, azkenik, elkarteko dendetan gastatzeko 3.000 euroko txartela. Dirutza hori abenduaren 30eko arratsaldean gastatu beharko du zorioneko irabazleak. Elkarteko 10 dendetan gastatu beharko du gutxienez eta batetik bestera elkartearen furgoneta batean joanen da. Marrazketa txapelketako sariak1. maila. 10-12 urte arteko haurrak. 1. 40 euroko deskontu txartela. 2. 30 euroko deskontu txartela 3. 15 euroko deskontu txartela. 2. maila. 6-9 urte arteko haurrak. 1. 40 euroko deskontu txartela. 2. 30 euroko deskontu txartela 3. 15 euroko deskontu txartela.3. maila. 2-5 urte arteko haurrak 1. Eskola materialeko lotea. 2. Eskola materialeko lotea. 3. Eskola materialeko lotea.