Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alazne Guinea Jimenezek, Olatz Monreal Oiarbidek, Leire Solano Diazek eta Ainhoa Ramirez de Alda Azurmendik osatzen dute Iaioak taldea eta larunbatean, 18:00etan, Burlatako kultur etxean jokatuko den Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako finalean izanen dira. Eperrak kantuarekin parte hartuko dute lehiaketan, gitarrak lagun dituztela. Iaioak taldearekin batera, Burlatako oholtzan beste dozena bat bakarlari, bikote eta talde ariko dira. Azaroaren 8an Altsasun izandako final-erdian laukotea zena hirukote bihurtu zen talde kide bat gaixo jarri baitzen, baina, hala ere, taldearen emanaldia epaimahaiaren gogoko izan eta aurrera egitea lortu zuten. Ez ordea, aurten Nafarroako Euskal Kantu Txapelketan parte hartu duen beste sakandarra, Marta Vilariño altsasuarra.