Batixabi, iraingarria

Guaixe 2008ko azaroaren 18a

21. jokaldi honetan batxixabiko jokalariek bi zutabe opatuko dituzte. Batean irain zerrenda bat dago eta bestean, berriz, haien esanahia. Jokalariek zutabe bateko eta besteko lotura egokiak egin beharko dituzte. Azaroaren 25erako egin behar ere. Loturak zuzen egiten dituztenen artean MP4a eta Gaztezulo aldizkarirako 2 harpidetza zozketatuko dituzte. Hori da Kima euskara taldearen hitz eta esapideen jokoko azken eskaintza, beti ere, hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahian.