Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gauzak ongi, Estatuko aurrekontu orokorrak Altsasuko Udalarendako milioi bat euroko diru-saila jasoko du. NaBaik aurkeztutako emendakinaren bidez Dantzalekuko kirol eta aisia gunea eraberritzeko dirua eskuratuko luke Altsasuko Udalak. Egitasmoak 2,5 milioiko aurrekontua du eta Madrildik bakarra etorriko da. Horregatik, egin beharreko zein lani lehentasuna eman aztertu beharko du Altsasuko Udalak. Dantzalekuko kirol eta aisia gunean Altsasuko Udalak aurreikusitako lanen artean daude, besteak beste: futbol zelaia eta atletismo pista berritzea (915.753,18 euro bi lanetarako); futbol zelaiko aldagelak eraberritzea (504.058,86 euro); tabernako jangela handitzea (468.732,80 euro); mendi bizikletarako ibilbideak (330.466 euro) eta haietan ibiltzen direnendako argibide zentroa (280.984,48 euro). Estatuko diru-laguntza jasoz gero, 2009. urtean udalak aipatutakoetatik zeini eman lehentasuna aukeratu beharko luke.