Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errepresioaren inguruan hitz egin, eztabaidatu eta konponbiderako urratsak emateko asmoa dute antolatzaileekGaur, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunean eginen da Altsasuko Errepresioaren Aurkako I. Topaketa. Deitzaileendako Euskal Herria "salbuespen egoeran dagoela ez du inork zalantzan jartzen. Euskal Herriaren eta euskal independentismoaren kontra jotzeko, bai estatu espainolak bai estatu frantsesak erabiltzen duten makinaria errepresiboak ez dauka mugarik". Horren adibideetako bat litzateke Nafarroan atxilotutako azken 25 pertsonetatik 21ek torturak salatu izana. Topaketako antolatzaileendako Altsasu "erabat militarizatuta dago" Guardia Zibil, foruzain eta bizkartzainen presentziarekin eta haien zeregina litzateke "muntai polizialak, atxiloketak, karga bortitzak, mobilizazioen debekuak eta abar". Topaketako arduradunek azaldu dutenez "ez da harritzekoa bertako biztanleak beldurrez bizitzea, herriko kale eta tabernetan hainbeste arma eta militar ikusita". Topaketako arduradunek ere gogora ekarri dute hiru altsasuar epaiketa zain daudela "talde armatuko kide izatea leporatuta, 6 urtetik 24 urte bitarteko kartzela zigor eskaerekin". Haietako bat ilbeltzean Espainiako Audientzia Nazionalean epaituko dutela zehaztu dute. TopaketaGaur Iortian eginen den bilkuran "errepresioaren inguruan hitz egin, eztabaidatu eta konponbiderako urratsak emateko asmoa" dute. Antolatzaileek esan dutenez topaketaren helburu izanen dira, batetik, "Altsasun beldurrik gabe bizi nahia". Horrekin batera, "Euskal Herri libre eta independente baten alde inongo arazorik gabe lan egiteko aukera izan nahia" eta, azkenik, "Euskal Herrian oro har, eta Altsasun bereziki, estatu faxisten errepresioa jasaten duten pertsonei babesa eskaintzea". Horregatik guztiagatik altsasuarrak topaketan parte hartzera deitu dituzte.