Hodei Mazkiaran Munduko Kopa bigarren kanporaketan

Guaixe 2008ko azaroaren 21a

Atzo mustu zuten Melbournen Pistako Txirrindularitzako Munduko Kopako bigarren kanporaketa. Ez zuen egunik onena izan Hodei Mazkiaranek. Taldekako abiadura proban, behar baina 15 metro lehenago zabaldu zen erreleboa emateko eta epaileek zorrotz zigortu zuten. Horrek 10. postuan utzi zuen Altsasuko pistard bikaina.Keirinean atzoko hanka sartzea konpontzeko aukera izanen du Mazkiaranek. Hasiera batean, ez dirudi gutxienez final-erdietara iristeko arazorik izanen duenik.