Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral gauean Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako Erremonte Torneoko bigarren jardunaldia jokatu zen Altsasuko Burunda pilotalekuan. Jakina denez, sei biko ari dira lehian aipatu txapelketan, bi multzotan banatuta. Talde bakoitzaren barruan ligaxka jokatzen ari dira, eta onenak finalerdietarako sailkatuko dira. Bada, bigarren jardunaldian, A multzoan, Sociedad Deportiva Alsasuako Arzak eta Iriartek atzera ere galdu egin zuten, 22-35, Euskal taldeko Pascual eta Saldiasen kontra. Bigarren partida galdu eta gero finalerdietarako pasatzeko aukerak ia agortu dira altsasuarrendako. B multzoan, aldiz, Euskal taldeko Retegik eta Zubeldiak 21-35 galdu zuten Euskaleko Antxordokiren eta Parisen kontra. Ostiraleko lehiakAzaroaren 28an, ostiralean, Sociedad Deportiva Alsasua Erremonte Torneoko ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da. A multzoan, Ezkurra eta Urrutiak (Euskal) Pascual eta Saldias (Euskal) izanen dituzte aurkari. Eta B multzoan, Antxordoki eta Parisek (Euskal) Isatxi eta Barrenetxearen kontra (SDA Galarreta) ariko dira. Ligaxka jokatu eta gero sailkatutako talde onenak finalerdietarako sailkatuko dira. Finalerdiko lehiak abenduaren 5ean jokatuko dira, eta final handia, aldiz, abenduaren 12an.