Gazteen itxura ona eta Beteranoen garaipena

Guaixe 2008ko azaroaren 26a

Autonomiako 2. mailako Senior mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian, Altsasu Juniorrak (lehen multzoan) eta Altsasu Beteranoak (bigarren multzoan). Asteburuan zortzigarren jardunaldia jokatu zen eta bi taldeak etxean aritu ziren, primerako maila emanez. Altsasu Gazteak taldeak puntu eskas batengatik galdu zuen Amaiaren kontra (60-61), eta Altsasu Beteranoak taldea nagusitasun handiz gailendu zen San Juanen kontra, 89-64. Gutxinaka bi taldeak lehiaketari tamaina hartzen ari diote eta hobeto ari dira kantxan. Autonomiako 2. Mailako lehen multzoko liderra Toki Ona taldea da, 16 punturekin. Altsasu Gazteak azkena da, seigarrena, 8 punturekin. Igandean Altsasuko Zelandi kiroldegian jokatuko dute Altsasuko Gazteek, 12:00etan, sailkapenean bigarrenak diren Fonseca B Ursulinas taldeko saskibaloi jokalarien kontra. Eta bigarren multzoan, eta nahiz eta Altsasu Beteranoen kontra galdu, San Juanek jarraitzen du lider, 13 punturekin. Altsasu Beteranoak taldea hirugarrena da, 9 punturekin. Igandean etxean jokatuko dute altsasuarrek, eguerdian, sailkapenean bosgarrenak diren Huarteko jokalarien kontra.