Iaioak taldea ederki aritu zen Burlatan

Guaixe 2008ko azaroaren 25a

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako finala larunbatean jokatu zen. Parte-hartzaileen artean Altsasuko Iaioak laukotea zegoen. Hau da, Alazne Guinea Jimenez, Olatz Monreal  Oiarbide, Leire Solano Diaz eta Ainhoa Ramirez de Alda Azurmendi. Burlatako kultur etxean bildu ziren 600 ikusleen aurrean Eperrak kantua abestu zuten. Bai ikusleek, bai parte-hartzaileek giro politaz gozatzeko aukera izan zuten. Txapelketako koordinatzaile Juan Velezek azaldu digunez, "hasieran urduri zeuden eta lasaitzeko aretotik atera ziren. Burlatan Altsasun baino askoz hobeto eta txukunago aritu ziren". Altsasuarrak etxera esku hutsik bueltatzeko arrazoia Juanek azaldu zigun: "sariak emateko kanporaketa eta finaleko puntuazioa izaten da kontuan. Altsasun ongi aritu ziren, baina Elizondon aritu zirenekin alderatuta aldea zegoen eta horregatik izan da". Juanek ziurtatu digunez "kanporaketa finala baino garrantzitsuagoa da".