Zelandiko kiroldegiko teilatuko plaka gardenak aldatuko dituzte

Guaixe 2008ko azaroaren 26a

1988an zabaldu zutenetik, haizeak behin baino gehiagotan jaso ditu Zelandi kiroldegiko teilatuko plakak. Halakoak gertatu direnean beharrezko konponketak egin dira. Orain, berriro ere, langileak teilatura bueltatuko dira, euria egiten duen egunetan itajurak sortzen direlako. Dozena bat bai, Luis Alberto Duran Vega kirol teknikariak azaldu digunez. Itajurak kiroldegian aritzen direnendako "arriskua handia dira, irristaketengatik edo erorketengatik. Baina kirolariez gain, itajurek kiroldegiko azpiegituraren mantenuan ere arazoak sortzen dituzte. Zehazki, hezetasunagatik egurrezko zoruan, edota uragatik metalezko egituran. Gauzak horrela udalak Zelandiko kiroldegira argia sartzen uzten duten plaka guztiak ordezkatzea erabaki du. Hiru enpresari egin die lanen eskaintza udalak eta erantzunen zain dago. Lanaren aurrekontua 43.103,44 eurokoa izanen da (BEZ kanpo). Lanak hartzen ditun enpresak hilabete bateko epea izanen du haiek despeditzeko.