Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumearen Bilguneak eta Altsasuko Udal Liburutegiak hizketaldi literarioak antolatzen dituzte. Talde bat hilero biltzen da irakurritako liburu bati buruz hitz egitera. Gainera, urtean behin, idazle bat gonbidatzen dute harekin aritzeko. Aurten gonbitea Karleme Jaiok onartu du eta berak idatzitako Amaren eskuak (Elkar, 2006) liburuaz hizketan ariko dira berarekin. Liburua gaztelaniara itzulia dago, Las manos de mi madre (Ttartalo, 2008).Idazle arabarra abenduaren 12an, 18.00etan, izanen da Iortia kultur gunean. Literatura hizketaldien antolatzaileek interesatu guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu diete.