Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zorongo taldeak gaur, 22:30ean, kontzertua eskainiko du Olatzagutiako kultur etxean. Hamar urteko ibilbidea du talde nafarrak musika eta ikuskizunen sorkuntzan. Taldeak bere ibilbidean soinu propioa lortu du, flamenkoaren, musika klasikoaren edota musika arabiarraren nahasketatik sortutakoa dena. Guztia taldekideen musika kezkekin osatuta.Musika eskaintza horren arduradun dira Edurne Aizpun (teklatuak), Maria Etxeberria (ahotsa), Jose Luis Gomez "Koki" (saxoak eta kajoia), Ekhi Ocaña (txirula eta kajoia), Urko Ocaña (gitarra flamenkoa eta elektrikoa) eta Iñigo Porto (baxu elektrikoa). Olatzagutian haien bigarren diskoa den El jardín de Yayyán diskoa aurkeztuko dute.