batixabirekin hiru saritu berri

Guaixe 2008ko abenduaren 9a

Hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak emateko jokoa da batixabi, Kima euskara taldeak sustatzen duena. Azaroan banatu zuten 21. jokaldia. Parte hartu zuten 142 pertsonek zutabe banatan zeuden irainak eta haien esanahiak lotu behar zituzten. Kimatik azaldu zutenez inork ez zituen hamabi loturak ongi egin, gehienek zortzi egin zituzten. Izan ziren hamar lotura ere asmatu zituztenak eta haien artean banatu zituzten sariak. MP4-a Aitziber Miguelendako izan zen. Horrekin batera Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza ere zozketatu zituen Kimak.