Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Ezker Batuak jakitera eman duenez, Burundako bi herrien artean eraikitzekoa den industrialdearen garapenari "gure babesa berresten dugu". Horrekin batera, Altsasuko Ezker Batuak Nafarroako Gobernuari eta eragindako erakunde guztiei eskatu die "garapen eta aurrerapen jasangarria eta zentzudunena lortzeko ahalik eta baldintza eta onenak sortu ditzatela". Horretarako, beti ere, "gure herri eta eskualdeen benetako premiak kontuan hartuz". Altsasuko Ezker Batuak gogora ekarri du udalean egin zuen lehen legegintzalditik, 1995, industrialdearen garapena babestu dutela, "bai industria ehuna indartzeko bai Altsasu eta eskualdearen garapena eta aurrerapenagatik". Koalizioak dioenez, "ados gaude ikututako udalak eta Nafarroako Gobernuak mahairen inguruan eseri behar dutela eta industrialdeaz eztabaidatu". Ezker Batuarendako "enpresak ezartzeko beharrezkoa da industriarako lurraren gaia konpontzea, ez edozein preziora, baina bai arduraz eta etorkizunera begira". Koalizioak dioenez garapenak eta aurrerapenak dakarren guztiari "ahalik eta modu onenean eta aspektu guztietan berme onenekin aurre egin behar diogu".