Ezker Batuarendako Dantzaleku igerilekuak konpontzea premiazkoa da

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Dantzalekuko kirol gunean hainbat lan egin beharrekoak dira eta udalak haien lehentasuna aztertzen ari da. Ezker Batuak bere ustez premiazko lanak zein diren jakitera eman du ohar baten bidez. Horietan lehena, koalizioarendako, "interes orokorragatik", udako igerilekuen konponketa izan behar du. Horren ondoren, Ezker Batuarendako lehentasunezko lanak dira atletismo pistak eta futbol zelaiko aldagelak berritzea. Lan horiek egin ondoren koalizioa "ados legoke, lehentasunezkoa iritzi ez arren, belar artifizialeko futbol zelaia egiteko". Altsasuko Ezker Batuko asanbladarendako "tokiz kanpo" dago futbol jokalariek, entrenatzaileek eta presidenteak egindako kritika edo oharra. Ezker Batuarendako "diru publikoa herritar guztien onurarako erabili behar da, batetik, eta, futbola Altsasun asko praktikatzen bada ere beste kirolek eman duten balorerik eman, bestetik". Koalizioak dio "gauzak lortzea" ez dela erraza eta igerileku estalien adibidea jarri zuen. Altsasuko Udalak jasoko duen gainontzeko diru-laguntzekin Ezker Batuak uste du mojen eraikinean Gazte Txokoa edo Gazte Lekua egokitu behar dela, "gazte gehienen beharra dela uste dugulako eta gurasoek eskatzen jarraitzen dutelako". Ezker Batuak, azkenik, adierazi du "udalak duen diruarekin aipatu lanak egitearekin ados geundeke eta ez lan berriak egiten hastea, herritarren orain ez dituztelako eskatu".