Aralarrek Zangituko industrialdea egiteko babesa berretsi du

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Aralarrek ohar baten bidez azaldu du Urdiain eta Altsasu artean industrialdea eraikitzeko "apustua mantentzen duela" beti ere "haren diseinuan eta kudeaketan bi udalen parte hartze aktiboa" aldarrikatu du. Horrela, Aralarren izenean eta industrialdearen kontra zabaldutako panfletoak ukatu nahi izan ditu Aralarrek. Alderdiak bere oharrean dioenez dio "orain arte defendatu bezala, Enplegu, Berrikuntza eta Enpresa Departamentuari eskatzen diogu udalen eta gobernuko ordezkariez osatutako batzordea sortu dadila, guztien artean ahalik eta egitasmo onena lortzeko". Aralarrendako "funtsezkoa da batzorde horretan ingurumen baldintzak eta ikuskaritzak zehaztea, baita industrialdea ezartzeko epeak, ezarriko diren enpresa motak, errepide eta trenbideko loturak eta ibai ertzeko babes berezia ere". Aralarrek azaldu duenez "Urdiainek eta Altsasuk kalitateko enpresak behar dituzte eta hura bermatuko dituzten enpresak". Horregatik alderdiarendako "urgentziazkoa da industrialdearen eraikuntza, badakigulako enpresa garrantzitsuak, industria zoru faltagatik, Nafarroako beste herri batzuetan kokatu direla". Aralarrek zabaldu duen oharrean gehitu du "Urdiain eta Altsasurendako ona litzatekeela industrialdearen eraikuntza Sakanako Mankomunitatearekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Lanbide Heziketarekin koordinatuko balitz".