Errepresioaren aurkako bigarren topaketa deitu dute

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Azaro akaberako lehen topaketaren ondoren, ostiralerako errepresioaren aurkako bigarren topaketa deitu dute Altsasun. Hitzordua 19:30ean dago jarria, Gure Etxea eraikinean. Aztertuko dituzten gaien artean "errepresio guztiari hainbat ekintzaren bidez aurre egiteko moduak" izanen dira. Horrekin batera, ilbeltzean Espainiako Audientzia Nazionalean epaituko duten altsasuarren gaia ere hizketa-gaia izanen da.