Bidezko merkataritzari buruzko zine-foruma

Guaixe 2008ko abenduaren 12a

Bidezko merkataritza eta, zehazki, kafea izanen da Setem gobernuz kanpoko erakundeak gaurko antolatutako jardunaldiaren ardatza. 18:30ean hasiko da jardunaldia. Iortia kultur gunera hurbiltzen diren guztiak bidezko merkataritzaren bidez merkaturatutako kafea dastatzeko aukera izanen dute. Dastatzearen ondoren, 19:00etan Oro negro dokumentala emanen da. Filmean Mark eta Nick Francis zuzendariek nazioarteko kafearen salerosketak nola egiten diren eta ekoizleei nola eragiten dien azaltzen dute. Film emanaldiaren ondoren iritzi trukerako tartea zabalduko da.