Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, abenduaren 13an, Burunda Txirrindularitza Taldeak ohiko batzar orokorra eginen du Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Lehenengo deialdia 17:30ean izanen da, eta bigarrena, 18:00etan. Batzar orokorreko gai zerrendari dagokionez, lehenik eta behin aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu beharko dute; bigarrenik, diru kontuen egoera aztertuko dute; hirugarrenik, Burunda Txirrindularitza Taldearen kirol balantzea eginen dute, eta ondoren denboraldi bukaerako trofeoak banatuko dizkiete euren txirrindulariei. Galdera eta eskaeren txanda eta gero despedituko da batzar orokorra.