Eguberriak marrazkietan

Guaixe 2008ko abenduaren 18a

Altsasuko Dendarien Elkarteak eman berri ditu Eguberrietako Haurrendako VI. marrazketa txapelketako sariak. Herriko ikastetxeetako eta pintura eskoletako ikasleek parte hartu dute lehiaketa horretan eta guztiak zoriondu ditu elkarteak. Marrazki sarituak eta beste hainbat ere Altsasuko dendetan ikusgai jarri dituzte. Sariei dagokienez bederatzi banatu dituzte, hiru mailetan banatuta. Marrazketa txapelketako sariak1. maila. 10-12 urte arteko haurrak.    1. 40 euroko deskontu txartela. Markel Galbete - Koldo Arteskola..    2. 30 euroko deskontu txartela. Iosu Olmos - Koldo Arteskola.3. 15 euroko deskontu txartela. Iñigo Tobar - Koldo Arteskola.2. maila. 6-9 urte arteko haurrak.      1. 40 euroko deskontu txartela. Aitor Calleiras - Koldo Arteskola.    2. 30 euroko deskontu txartela. Unai Urrestarazu - Koldo Arteskola..    3. 15 euroko deskontu txartela. Nora Paredes - Sagrado Corazón.3. maila. 2-5 urte arteko haurrak    1. Eskola materialeko lotea. Udane Aristizabal - Koldo Arteskola.    2. Eskola materialeko lotea. Oier Gastesi - Iñigo Aritza Ikastola.    3. Eskola materialeko lotea. Amets Maiza - Koldo Arteskola.Marrazki lehiaketa Altsasuko Dendarien Elkartearen eguberrietako kanpainaren barruan dago. Harekin batera, elkarteko dendetako bezeroen artean hainbat sari zozketatuko dituzte: Donostiako talasoterapia batean bi pertsonarendako abonu bikoitza; gabonetako saski ederra eta, azkenik, elkarteko dendetan gastatzeko 3.000 euroko txartela. Dirutza hori abenduaren 30eko arratsaldean gastatu beharko du zorioneko irabazleak.