Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autonomiako 2. mailako Senior mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian, Altsasu Juniorrak, lehen multzoan, eta Altsasu Beteranoak, bigarren multzoan.Asteburuan 10. jardunaldia jokatu zen eta bi taldeek etxetik kanpo jokatu zuten. Altsasu Gazteak taldeak partida konplikatua zuen, liderraren kontra jokatu zuelako, baina hala ere itxura ona eman zuen, soilik 6 aldeko puntuengatik galdu baitzuen Toki Ona liderraren kontra, 60-54. Bestalde, Autonomiako 2. Mailako 2. Multzoan, Lekarotz eta Altsasu Beteranoen arteko partida atzeratu egin da. Toki Ona taldeak jarraitzen du Autonomiako 2. Mailako lehen multzoko lidergoan, 20 punturekin. Altsasu Gazteak azkena da, seigarrena, 10 punturekin. Autonomiako 2. Mailako bigarren multzoan aldiz, lider berria dago, Repuestos Gali, 18 punturekin. Altsasu Beteranoak taldea hirugarrena da, 15 punturekin. Larunbatean, abenduaren 20an, aurreko jardunaldiko atzeratutako lehia jokatuko da Elizondoko kiroldegian, 16:30ean. Lekaroz taldearen kontra ariko dira Altsasuko Beteranoak. 10. jardunaldia jokatu eta gero, txapelketako lehen fasea despeditu da. Ikusi behar Altsasuko taldeek aurrera egiten duten.