Burunda Txirrindula Taldeak denboraldia despeditu zuen larunbatean

Guaixe 2008ko abenduaren 17a

Burunda Txirrindulari Taldeak despeditu berri du 2008ko denboraldia. Urtea ixteko Batzar Orokorra deitu zuen joan zen larunbaterako, hilaren 13rako. Txirrindula taldeko guraso eta txirrindulariek lepo bete zuten Altsasuko Iortia kultur guneko areto txikia. Batzarrean bilduta, amaitzera doan urteak emandakoa izan zuten hizpide. Haur eta gazteak maila oneanMaila politean aritu dira Burunda Txirrindula Taldeko haur eta gazteak. Osasuntsu hasi zuen urtea txirrindulari eskolak, 25 haurrekin, eta emaitzak ere halakoak izan ditu: 44 lehenengo postu lortu dituzte lerroan eta 9 ginkanetan. Gazte mailan jokatutako 40 lasterketetatik 4 irabazi dituzte eta, azpimarragarria, Gipuzkoako 4 eguneko itzulian gailendu izana. Urte osoan egindako lanagatik trofeo eta Katealderen produktu bana jaso zuten eskolatik hasi eta gazte maila arteko 40 txirrindulariek.Kategoria horien jardunak 27.586 €-ko gastua ekarri dio Burunda Txirrindula Taldeari. Urteko sarrerak, 24.900 €-koak, ez dira nahikoa izan horiei aurre egiteko. Iaztik zuten 2.685 €-ri esker gainditu da urtea. Trantsizio urtea baino gehiagoRural Kutxako afizionatuei dagokienez, trantsizio urte bezala aurkeztu zen aurtengoa; iazko liderrak profesionaletara pasa berri zirela, taldea egitea zen helburua. Baina taldea egitetik haratago, 6 garaipen lortu dituzte afizionatuek. Gainera "Hector Espasandin profesional mailara igotzea lortu dugu" adiera zuen taldeko zuzendari Juan Manuel Hernandezek.Peio Bergara eta Gerardo Abanses gogoanBatzarra despeditu aurretik bi aipamen berezi egin zituen batzordeak. Batetik, Nafarroako Gobernuaren kirol-merituaren zilarrezko domina jaso berri duen Peio Bergara izan zuten gogoan. Besteak beste, Burunda Taldean egindako lanagatik jaso zuen izendapena. Bestetik, gogoan izan zuten zendu berri den Gerardo Abanses epailea. Batzordeak gogoan izan zuen altsasuarrak txirrindularitzarekiko zuen maitasuna.