Ezkurra-Urrutiak eta Antxordoki-Parisek nahi dute txapela

Guaixe 2008ko abenduaren 19a

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako Erremonte Torneoko finala gaur izanen da jokoan, abenduaren 19an, ostiralean, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Lehenik eta behin hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da, eta bertan Pascual eta Saldias (Euskal) Isatxi eta Barrenetxearen kontra (SDA Galarreta) ariko dira. Final handian, Ezkurrak eta Urrutiak (Euskal) Antxordoki eta Paris (Euskal) izanen dituzte arerio. Aipatu txapelketan sei bikote lehiatu dira. Sakanako ordezkari bakarrak - Sociedad Deportiva Alsasuako Arzak eta Iriartek - ligaxkan jokatutako bi partidak galdu egin zituzten eta ez zuten finalerdietako txartela lortu.