Sunsundeguirendako Ganberaren esportazio saria

Guaixe 2008ko abenduaren 15a

Hilaren 10ean banatu zituen Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak urtero banatzen dituen sariak. Haietako bat Altsasuko Sunsundegui enpresak jaso zuen, esportazioari dagokiona. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak enpresa altsasuarrari saria ematerakoan baloratu zuena hauxe izan zen; duen "nazioarteko zabalkunde indartsu eta azkarra. Hamahiru urte eskasetan atzerriko merkatuetan ekoizpenaren %35 saltzera eraman duena".Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak sari horien bidez "Nafarroako enpresaburuen eta enpresen lana aitortu" nahi du. Aldi berean, "enpresaburuen jardueraren aldeko aspektuak eta ibilbide pertsonalak nabarmendu" nahi ditu.