Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, astelehen goizaldean foruzaingoak 39 urteko altsasuar bat atxilotu zuen. Indarra erabiliz etxe batean lapurreta egitea egotzi dio foruzaingoak. Gobernuak azaldutakoaren arabera, lapur batek etxe bateko komuneko kristala hautsi eta etxe batera sartzen saiatu zen. Etxekoek zarata entzun eta foruzaingoari abisua eman omen zioten. Gobernuaren oharraren arabera, ustezko lapurrak horretaz ohartu hanka egin zuen. Ondoren atxilotu zuten eta epailearen aurrera eraman. Foruzaingoak altsasuar bera aurreko ostegunean atxilotu zuen, ustez osasun etxean lapurreta egiten ari zela.