Alde Zaharreko tabernek bost saski banatu dituzte

Guaixe 2008ko abenduaren 17a

Abenduko lehen hamabostaldian Altsasuko Alde Zaharreko tabernetan bost saskiren zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Euro baten truke zozketako zenbakiak salgai jarri zituzten tabernariek. Sistema horren bidez 250 euroko balioa duten bost saski zozketatu dituzte. Sarituak honakoak izan dira: Gotzon, Biltokin; Francisco, Espejon; Mila, Arkangoan; Eli Eta Iosu, Urtzin eta Iban Oasis tabernan. Guztiek ere eguberrietan jaki eta edari ederrak dastatzeko aukera izanen dute, beraz. GehiagoAltsasuko Alde Zaharreko tabernek hilaren bigarren hamabostaldi honetan beste zozketa bat jarri dute martxan. Oraingoan bezeroen artean mila euroko balioa duen saski bat zozketatuko dute tabernariek. Saritua zein den hilaren 29an jakinen da. Azkenik, Altsasuko Alde Zaharreko tabernariek aurreratu dute hilaren 31n, urte zahar gauean, cava kopa batera gonbidatuko dutela. 12:30etik 1:00etara izanen da hori.