Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kangu Udal Ludotekak eguberri garaian zerbitzu berezia eskainiko du. Ludotekaren eskaintza hori lanak eta familia ardurek seme-alaben zaintza zailtzen dien pertsonei zuzenduta dago eta, esan bezala, eguberrietako oporretan izanen da. Kangu Udal Ludotekaren eskaintza 3 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratua dago, 1996 eta 2005 urteen artean jaio zirenen dagokie, alegia. Esperientziadun aisialdiko begiraleen ardurapean garatuko da programa. Hala, haurrek jolas, jarduera eta tailerren bidez oporrak lagunekin gozatzeko aukera izanen dute. Kanguren eskaintza abenduaren 22, 23, 24, 26, 29, 30 eta 31 egunetarako da. Baita ilbeltzaren 2, 5, eta 7rako ere. Ordutegiari dagokionez bi aukera daude: 8:30etik 13:30era (30 euro) edo 11:00etatik 13:30era (15 euro). Izena ematen duten haurrek hilaren akaberarako udalak antolatu duen gabon parkean parte hartuko dute. Kangu Udal Ludotekaren eskaintzan interesa dutenek ostiralera arteko epea dute izena emateko. Horretarako 012 telefonora deitu besterik ez da egin behar (8:00etatik 19:00etara).