Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste osoan denetarik bildu ondoren, Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) domekan zabalduko du bere azoka. AGA-k ekimen horren bidez "beste ekonomia eta bizi eredu baten alde" agertu nahi du. Izan ere, truke azoka da gazte asanblada altsasuarrak proposatu duena. Domekan, 18:30etik aurrera, Labadero eraikinean izanen da azoka. Norberak trukerako zerbait eraman behar du eta han dauden gauzekin trukatu dezake. Gazteek aste osoan eta bihar arte Gure Etxea eraikinean izan dira. Gaur eta bihar ere hala eginen dute, 19:00etatik 21:00etara. Tarte horretan nahi dutenek haien objektuak utzi ditzakete, domekako truke azokak aurrera egin dezan.