Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Naparlur artisau kolektiboak Iortia kultur gunearen aurreko plazan jarritako azokak gaur zabalduko ditu ateak, 17:00etan. Ekoizle artisauen 20 tailer jarriko dituzte plazan eta haiek bisitatzeko aukera izanen da astelehena bitartean. Hara bisitan joaten denak larrua, egur landua, kosmetika naturala, beira, zurezko jostailuak, kandelak, bitxiak, zeramika eta beste lantzen dituzten 15 tailer opatuko dituzte. Haiekin batera, gazta, txerrikiak, pastak eta kontserbak artisau eran egiten dituzten beste bost tailer ere bisitatzeko modua izanen da. Guztiak ere Naparbideak elkartekoak dira. Azoka 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era egonen da zabalik. Naparlur artisau kolektiboak feriak irauten duen egunetan haurrendako jardueraren bat eta artisautza tailerren bat antolatuko du. Elkarteak Altsasun eguberritako azoka jartzeko Nafarroako Gobernuaren eta Altsasuko Udalaren laguntza izan du.