Olentzero eta Aita Noel eskutik

Guaixe 2008ko abenduaren 19a

Iazko esperientzia aberasgarriaren ondoren, aurten ere haurrendako opari festa antolatu du ekuadortarren Altsasuko elkarteak, Sakanako Mankomunitatearen eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin. Festara haur guztiak gonbidatu dituzte. Ospakizuna domekan izanen da, 16:00etan hasita. Jubilatuen egoitza ondoko gimnastika gelan izanen den ospakizunera. Joaten diren haurrek primeran pasatzeko aukera izanen dute, makina bat jokorekin dibertitzeko aukera izanen baitute. Musika eta sariak izanen dira, eta askari ederra dastatzeko aukera egonen dela esan digute. Guztia borobiltzeko haurrek Olentzeroren eta Aita Noelen bisita hartuko dute.